OBRAMAT SESTAO

ELAk sententzia irabazi du eta Bizkaiko merkataritza orokorreko lanaldia eta soldata aplikatu beharko dira enpresan

ELAk sententzia irabazi du eta Bizkaiko merkataritza orokorreko lanaldia eta soldata aplikatu beharko dira enpresan
Sindikatuak uste du epai garrantzitsua dela, EAEko probintzia-hitzarmenak aplikatzeko lehentasuna aitortzen baitu, baldin eta hitzarmen horiek langileentzat onuragarriagoak badira, eta, kasu honetan bezala, egiten den jardueran sartzen badira.

ELAk irabazitako epai bati esker, Obramat Sestaok (Bizkaia), gutxienez, Bizkaiko merkataritza orokorraren hitzarmeneko lanaldi- eta soldata-baldintzak aplikatu beharko ditu, hau da, 26 orduko lanaldi-murrizketa eta 3.716,43 euroko soldata-aldea, plusak kontuan hartu gabe. Hala erabaki du Auzitegi Nagusiak, ELAri arrazoia eman ondoren.

Sindikatuak azaldu du urrats garrantzitsua dela estatalizazioaren aurka eta probintziako hitzarmen kolektiboen alde, aurretik beste enpresa batzuetan gertatu zen bezala, hala nola DIA edo Alcampo enpresetan.