SIBAN (GALLARTA)

ELAk istripua izandako langilea babesteko elkarretaratzean hartuko du parte

ELAk istripua izandako langilea babesteko elkarretaratzean hartuko du parte
Bihar, uztailaren 15ean, 12:00etan, enpresa batzordeak Gallartako Siban enpresaren aurrean deitutako elkarretaratzean parte hartuko du ELAk, lan istripua izan duen langileari (ELAko afiliatua) elkartasuna adierazteko eta uztailaren 1ean gertatutako lan istripu larriaren inguruabarrak argitu daitezela eskatzeko.

Mantentze lanetako langileak eskuko bi hatzen anputazio traumatikoa eta hirugarren hatzean lesio larria jasan zituen, prentsa bat ustekabean martxan jarri zenean. ELAk eskuratutako informazioaren arabera, makinak ez zuen blokeatze sistemarik, ezta horrelako istripuak prebenitzeko beharrezko segurtasun neurririk ere. 

Horren aurrean, ELAk prebentzio neurri guztiak berehala ezartzea exijituko du, halako lan istripuak berriro gerta ez daitezen, eta azpimarratu du langileen segurtasuna eta osasuna enpresen interes ekonomikoen gainetik egon behar direla.