ELAk La Navaleko espedientearen aurkako helegitearen iragarpena egingo du

2019/03/06
Martxoaren 4an Bilboko Merkataritza Auzitegiak autoa jakinarazi zion La Navaleko enpresa batzordeari. Bertan adierazten zenez, ontziolako langile guztien kontratua bertan behera geratu da. Bada, autoak berak ezartzen duen epean ELAk helegitea iragarriko du Merkataritza Auzitegiak hartu duen erabakiaren aurka. Izan ere, onartezina da La Navaleko langileek horrelako amaierarik izatea; hori dela eta, aukera guztiak baliatuko ditugu kaleratzeak ekiditeko eta lanpostuen jarraipena bermatzeko.

Halaber, ELAk uste du bide juridikoaz gainera langileen eta Ezkerralde guztiaren mobilizazioari eutsi egin behar zaiola. Hori dela eta dei egiten dugu martxoaren zazpian, 18:00etan Sestaon (Bizkaia) izango den manifestazioan parte hartzera.