MFS TRAPAGA
ELAk lan-erregulazioko espedientearen aurkako greba mugagabea proposatu du

Trapagarango MFS enpresa, automobilgintzaren sektorerako piezak fabrikatzen dituena, plantilla osatzen duten 104 pertsonei eragingo liekeen EEE bat aurkeztea planteatzen ari da. Hala jakinarazi dio konkurtso administratzaileak Enpresa Batzordeari (6 ELA, 3 LAB). ELAk salatu du justifikaziorik gabeko erabakia dela, eta aurreratu du enplegu-erregulazioko espedientearen iragarkia gauzatzen bada greba mugagabea hasiko duela lanpostuen defentsan.
2023an egin bezala, enpresak beste ERE bat aurkezteko erabakia hartuta zuenean, neurri horren aurka egingo du ELAk berriro ere, lanpostuen defentsan. Orduan, langileak antolatu egin ziren, eta greba deialdia egin zuten. Enpresak bertan behera utzi zuen erabakia. Oraingoan ere, ELAk argi du langileak antolatuz eta mobilizazioak eginez, aldatuko dituela enpresaren erabakiak.