PETRONOR

ELAk lortu du Lan Ikuskaritzak enpresa behartzea 17 kontratu mugagabe bihurtzera

ELAk lortu du Lan Ikuskaritzak enpresa behartzea 17 kontratu mugagabe bihurtzera

ELA sindikatuak behin baino gehiagotan salatu du Petronor Lan Ikuskaritzaren aurrean, kontratazioan iruzur egiteagatik. Bada, aste honetan Lan Ikuskaritzak egindako txostenak berriro ere ELA sindikatuari ematen dio arrazoia, izan ere, berretsi du urtarrilaren 18an hamazazpi pertsonen kontratuak kontratau mugagabe bihurtu behar dituela.

Irailean, Lan Ikuskaritzak, ELA sindikatuaren beste salaketa baten aurrean, beste txosten bat osatu zuen beste 19 pertsonen kontratuak kontratu mugagabe bihurtzeko.

Petronorreko ELAko atal sindikalak lanean jarraituko du enpresaren barruko kontratazio prekarioarekin amaitzeko.