ELAk lortutako akordio bati esker, Winoa Ibericako langileek ez dute berreskuratuko ordaindutako baimen berreskuragarria izan zuten 8 egunetako bat ere

2020/05/04
ELAk Balmasedako (Bizkaia) Winoa Ibérica enpresako zuzendaritzarekin lortutako akordioari esker, beste enpresa batzuetan ere adostu ahal izango da langileek ordaindutako baimen berreskuragarria izan duten aldiari dagozkion orduak ez berreskuratzea.

Balmasedako Winoa Ibérica S.A. enpresako enpresa-batzordea, ELAko bost kidek osatua, zuzendaritzarekin ados jarri da, eta langileek ez dituzte berreskuratu beharko ordaindutako baimen berreskuragarria izan duten aldiari dagozkion orduak; zehazki, zortzi egun.

Akordio honek legeak ezarritakoa hobetzen du; izan ere, martxoaren 29ko Errege Dekretuak jasotzen zuen bezala, alarma-egoera amaitu eta hurrengo egunetik 2020ko abenduaren 31ra arte berreskuratu ahal izango dira lanorduak. Hala ere, ELAk lortutako akordioari esker, Winoa Ibericako langileek ez dituzte ordu horiek berreskuratu beharko. Sindikatuak akordio horren garrantzia azpimarratu du, atea irekitzen baitu beste enpresa batzuetan ere ordu horiek ez berreskuratzeko.

Horrela, lortutako akordioa oso positibotzat jotzen du eta Hego Euskal Herriko langileak euren eskubideen alde borrokatzeko antolatzera animatzen ditu.