ELAk lortutako akordioari esker borondatezko irteerak eta kaleratze bidegabeen kalte ordainak soilik onartuko dira
Max Center merkataritza gunean dagoen Foot Locker denda itxi dute. Guztira, 12 langile dira. Akordioari esker, ez da derrigorrezko kaleratzerik izango.
ELAk akordio ona lortu du Max Center merkataritza gunean dagoen Foot Locker dendaren itxierak kaltetutako 12 langileentzat. Akordioak bermatzen du ez dela nahitaezko kaleratzerik egongo, eta bertan behera utziko diren kontratu guztiak guztiak borondatez egingo direla; hau da, kaleratze bidegabeak balira bezala jasoko dute kalte ordaina langile guztiek.
Prozesua hasi zenetik, ELAk defendatu du ezin zela establezimendua itxi langileen eskubideen kontura. Azkenik, nahitaezko kaleratzeak ezartzeko edozein saiakera geldiaraztea lortu da.
Lortutako akordioari esker:
• Ez da derrigorrezko kaleratzerik egongo.
• Irteera guztiak borondatezkoak izango dira.
• Irteera aukeratzen duten pertsonek kaleratze bidegabe bati dagozkion kalte-ordainak jasoko dituzte.
• Prozesu gardena izango da eta langileak errespetatuko dira.
"Lortutako akordioak erakusten du enpresak bazuela marjina erantzukizun soziala izateko. ELAren esku-hartzerik gabe, amaiera oso desberdina izango zen langileentzat ", adierazi du. sindikatuak.