ELAk ez du baztertzen mobilizazioak deitzea Zallako Bilbao Bizkaia Uren araztegian

2022/02/25
Bilboko Udalaren eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren mende dagoen -FCC Aqualiak eta Ansarek osatutako ABEEari azpikontratatutako zerbitzua- Zallako edateko uren tratamendu-estazioko langileek mobilizazioak egin ditzateke datozen asteetarako, enpresak hitzarmena berritzeko negoziazioari uko egiten badio. ELAk inplikazioa eskatu die ur-partzuergoari eta Bilboko Udalari ere. Izan ere, gogorarazi du FCC Aqualia eta Ansareo enpresek etekin handiak lortzen dituztela, hein handi batean, azpikontratazio publikoari esker; horregatik, bi erakundeen inplikazioa eskatu du soldata- eta gizarte-baldintza duinak bermatzeko.

Enpresak %1, %1 eta %1,2ko soldata-igoera eskaintzen du 2021, 2022 eta 2023rako, hurrenez hurren, eta bere eskaintzak ez du inolako hobekuntza sozialik jasotzen kolektibo horrentzat. Hitzarmena negoziatzen urtebete eman ondoren, eta 2021eko KPIa %6,5ekoa dela kontuan hartuta, langileen ustez “onartezina” da eskaintza hori egitea.