ELAk prekarietatearen aurkako beste borroka bat irabazi du Prest Servicios y Manipulados enplegu-zentro berezian

Prest Servicios y Manipulados Ortuellako enpresa enplegu-zentro berezia da eta 100 langile baino gehiago ditu hainbat enpresatan lanean.Epai honek, prekarietateari aurre egiteko ELAren konpromisoa berresteaz gain, Prest enpresako plantillaren lan-baldintzetan mugarri bat suposatzen du.
Aipatu behar da kolektibo horrek 18.000 eurotik beherako soldatak kobratzen dituela, eta, gainera, prekarietatea pairatzen duela beste esparru batzuetan.
ELAk langileekin batera lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du, enpresa-hitzarmen baten barruan baldintza duinak lortu arte.
Ez da plantilla honek lortu duen lehen garaipena; joan den martxoan, ELAk beste demanda bat irabazi zuen Prest enpresaren aurka, non baliogabetzat jotzen zen enpresak justifikaziorik gabe aplikatutako aldi baterako lan- erregulazioa.
ELAk langile guztiak animatzen ditu antolatzen jarrai dezaten Prest enpresan nagusi den prekarietatearekin amaitzeko.