ELAk salatu du Arcelor Mittalek Enplegu-Erregulazioko Espediente bat inposatu nahi duela Sestaoko lantokian

Arcelor Mittalek (Sestao) kontsulta-aldia hasi du Enplegu-Erregulazioko Espedientea ezartzeko, lanpostuak amortizatzeko asmoz. Prozedura horren bidez, enpresak gastuak murriztu nahi ditu, beti ere, lanpostuak suntsituz. Guztira, 278 langile dira. ELAk gogorarazi duenez azken urteotan enpresak langileen kontrako hainbat erabaki hartu ditu: lantegiak ixtea, kontrataziorik eta inbertsiorik ez izatea, aldebakarrez inposatutako lan-baldintzak.
ELAk benetako industria plana sortzeko beharra azpimarraru du, eta lan-baldintzen etengabeko prekarizazioa eta enplegu-galera salatzen jarraituko duela baieztatu du.