ELAk errefusatu egin du PCBk Sestaon eta Barakaldon dituen lantegietarako proposatutako Enplegu-Erregulazioko Espedientea

2020/11/19
ITP Aero enpresa-taldeko kide den enpresako zuzendaritzak enplegu-erregulazioko espedientea aurkezteko asmoa jakinarazi du, eta gaur, azaroaren 19an, langileen ordezkariek enplegu-erregulazioko espediente horretako negoziazio-mahaian nortzuk egongo diren jakinarazi dute. ELAk murrizketa hori arbuiatu du, eta gogorarazi du PCBk etekin ekonomiko handiak lortu dituela urteetan. Hala ere, dagoeneko aurreikusi zuen albistea dela gaineratu du; izan ere, ITP Aerok enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu zuen Zamudion, ELAk ez zuen sinatu eta 100 kaleratze baino gehiago egin zituen.

ELAk erabat baztertu du enpresak planteatutako neurri hori, langileen kaleratzeak ekarriko baititu, eta gaineratu du oraindik ez dakiela enpresak zenbat kaleratze egin nahi dituen. ELAk uste du enpresak ez dituela justifikatzen neurri hori hartzeko arrazoiak. "PCB Bizkaiko Foru Aldundiaren inplikazioarekin izandako lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da, eta urteetan zehar onura handiak izan ditu. Emaitzen kontuari erreparatzen badiogu eta eurek bere garaian helarazi zutena ikusten badugu, konturatzen gara multinazional honek etekin asko lortu dituela azkenaldian", argitu du sindikatuak.

Gogoratu behar da ITP Aerok 95 milioi euroko irabazi garbiarekin itxi zuela 2019, 2018an baino %37 gehiago, eta fakturazioa %11 igo dela 983 milioi eurora arte. Salmenta "egonkorrak" aurreikusten ditu konpainiak 2020rako, eta hazkunde neurritsua izango du emaitzetan.

Carlos Alzola sailburu nagusiak Zamudion (Bizkaia) eman zuen datu horien berri, eta 2019an hazkunde "oso sendoa" izan zela azpimarratu zuen. ELAren ustez, zifrak argiak dira. "Enpresak COVID-19k sortutako egoera aprobetxatu nahi du kostuak aurrezteko eta lanpostuak suntsitzeko, orain dela gutxi epaitegiek baliogabetzat jo zuten LTE batekin egiten saiatu den bezala, sindikatu honek planteatutako argudioak aintzat hartuta baietsi zen demanda batean".

Puntu horretara iritsita, ELAk dei egiten die langileei, bai eta gizarte osoari ere, aktiboki parte har dezaten PCBn enplegua babesteko mobilizazioetan, eta Ezkerraldea Kadagua eskualdean, oro har, langabezia-tasa altuengatik gehien zigortutakoen artean baitago.

Era berean, lehen aipatu den bezala, PCBn Bizkaiko Foru Aldundiaren funts publikoak inbertitu dira, eta, beraz, ELAk erakunde horri dei egiten dio parte har dezan, kaleratzeak saihesteko.