Enkarterri osoak babesa eta elkartasuna adierazi die CEL taldeko langileei Zalla eta Gueñes batu dituen manifestazioan

Enkarterri osoak babes eta elkartasuna adierazi die CEL taldeko langileei, euren eskubideen alde Zalla eta Gueñes batu dituen manifestazioan. GRUPO CEL SOLUCIÓN. ENKARTERRIN, INDUSTRIARIK GABE, ETORKIZUNIK EZ! lelopean egin da gaurko mobilizazioa eta 140 eragileren babesa jaso du.
Gogoratu, CELek bizi duen egoera larri dela: dagoeneko 3 hilabete dira jarduerarik gabe, nahiz eta aurreikuspen ekonomikoak onak izan. Izan ere, 2017. urtean CEL taldeak 17 milioi euroko etekinak izan zituen, eta bere jarduerarekin aurre egin ezkero, 65 milioi euroko etekina jasotzea aurreikusten zen.
Halere, iragan den irailaren 4an, CEL Technologies & Systems; Ecofibras Aranguren; Celulosas Aranguren eta CEL Technologies & Systems Issue enpresatan (denak taldekoak Dermo Products Development izan ezik) kontratu guztiak modu kolektiboan bertan behera uzteko eskaera onartu zen. Horrek 211 langileren kaleratzea eragin du; 254 behargin dira guztira.
ELAK berriz ere dio ez dela EPEak egiteko momentua. Azken asteotan asko izan dira lantegia bisitatu ostean plan industriala egiteko konpromisoa hartu duten inbertsoreak. Bada, orain, plan horiek aztertu beharko dira lantegien etorkizuna bermatzeko helburuaz.
Irakurri langileen adierazpen osoa