Erabateko greba Ortuellako General Electricen

2017/10/09
Kaleratzeen aurkako greba mugagabera deitu dute Ortuellako fabrikako langileek, eta gaurkoa izan da lehen eguna. Grebak erabateko jarraipena izan du. Europan energia hidroelektrikoarentzat ekipoak ekoizten dituzten lantegiak berregituratzeko asmoa du General Electricek (GE) eta, bide batez, Ortuellako lantegian ekoizpena utzi eta egun dituen 137 beharginetik 115 kaleratu nahi ditu. 22 langile bakarrik utzi nahi ditu mantenimendu lanetan.