Erabateko jarraipena Galdamesko Vicinay Mooring Connectors enpresako hirugarren greba egunean

2022/05/18
Galdamesko Vicinay Mooring Connectors enpresan deitutako hirugarren greba-egunak ia erabateko jarraipena izan du: enpresa itxita dago eta bulego bakarra dago lanean.

Langileek aldarrikatzen dute Enpleguaren bideragarritasuna, erosteko ahalmenari eustea eta zuzendaritzak aurretik hartutako konpromisoak betetzea bermatuko duen akordioa. Maiatzaren 19, 25, 26 eta 27an greba egun gehiago deitu dituzte.

Bihar Vicinay Galdameseko langileek Leioako Vicinay Marine enpresaren bulegoen aurrean kontzentratuko dira aldarrikapen hauen defentsan.

Vicinay Mooring Connectors Vicinay Marine Group-en enpresa subsidiarioa da, Galdamesen dago eta 30 pertsonako plantilla du.