LAN ISTRIPUA
Eraikuntzako langile bat larri zauritu da Barakaldon, lan bertikalak egiten ari zela

Atzo, maiatzaren 18an, 12:30ak inguruan, Barakaldoko Ibarra kaleko eraikin baten aurrekaldea konpontzen ari zen langile bat bosgarren solairutik behera erori zen, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik. Anbulantzia medikalizatu bat bertaratu zen, eta langilea ospitalera eraman zuten, zauri larriekin.ELA lanean ari da gertakaria argitzeko eta langilea autonomoa edo zerbitzu horretarako azpikontratatutako enpresa batekoa ote zen argitzeko. Aurten 18 dira jada Hego Euskal Herrian euren lanpostuan hil diren langileak.
Beste behin ere, ezegonkortasuna eta lanpostuetako segurtasun baldintzak eraginkortasunez kontrolatzeko ikuskapen falta izango lirateke istripu larri horren atzean.
ELAk salatu du hauteskunde berrien atarian, laneko ezbeharrekin behin betiko amaitzeko borondate politiko falta dagoela.