Etxerik gabeko pertsona baten heriotza salatzeko elkarretaratzea Barakaldon

Barakaldoko Begatza auzoan etxerik gabeko pertsona baten heriotza salatzeko elkarretaratzea egin da gaur goizean.
Gaur Barakaldoko Begatza auzoko Santa Teresa Plazan Berri-Otxoak eragile soziala deitutako elkarrateratzearekin bat egin du ELA sindikatuak. Aste honen hasieran izan zen albistearen berri, hain zuzen ere, 42 urtetako emakume bat hil zela aipatutako herrian kutxazain batean lo egiten zegoela. Hain justu uda hasieran eragile berberak emakumeentzako aterpetxearen itxiera salatu zuen, honek kalean uzten zituelarik baliabide hau erabiltzen zuten hainbat emakume. Elkarretaratzean aipatu denez dagoeneko 4 dira azken 6 urteetan Barakaldon hil diren etxerik gabeko pertsonak eta irmo azpimarratu dute onartezina dela eta etxebizitza eskubidea bermatzea dela horrelako egoerak ekiditeko bide bakarra.