Ezkerraldeko ELAko emakumeon topagunea Barakaldoko egoitzan

2022/11/23
Pasa den asteartean ELAko Ezkerraldeko emakumeek bat egin zuten Barakaldoko egoitzan antolatutako saio batean. Askotariko bizipenak partekatu, emakumeek lan esparruan bizi dituzten egoeren inguruan hausnartu eta elkarrekin hauei aurre egiteko tresnak mahai gainean jarri zituzten.

Sektore feminizatuetako emakumeen egoera bereziki prekarioa dela agerian gelditu zen eta ere berean testuinguru maskulinizatuetan lan egiten duten emakumeek diskriminazio egoera larriak bizi dituzte. Elkarrekin topo egin eta estrategiak partekatzea ezinbestekoa dela ikusten dute; antolakuntza feminista sindikatura ekartzea da negoziazio kolektiboan emakumeen eskubide eta interesak lehen lerroan egotea ahalbidetuko duen tresna.