GAFAS.ES (BARAKALDO)

GAFAS.ES-EKO langileak beren lanpostuen alde borrokan

2024/02/29
Otsailaren 15ean, GAFAS.ES enpresak jakinarazi zuen Max Center merkataritza-guneko (Barakaldo) denda itxi egin zutela. Enpresak inbertsio faltagatik justifikatzen du itxiera, eta ez dio aurre egin nahi lantokia egokitzeari. Ixteko erabakiak merkataritza-guneko langile guztiei eragingo die, guztiak emakumeak.

Otsailaren 27tik aurrera Bizkaiko denda guztietan eragina izango duen greba antolatzea eta deitzea erabaki dute langileek. ELAk Max Centerren denda ez ixteko eskatu dio enpresari. Instalazioetako obra baten aurrean konponbidea ezin da plantillaren itxiera edo kaleratzea izan. Berriz ere, sektore feminizatu bat kaleratze kolektiboen eraginpean dago, emakume langileen baldintzak prekarizatuz.