Greba Trapagango ABB Ring Motors enpresan

2019/02/13
Hitzarmenaren negoziazioetan ABB Ring Mottors enpresaren zuzendaritzaren helburu bakarra lan-baldintzak prekarizatzea eta malgutzea da, eta horixe da langileen grebaren arrazoia, hain zuzen. Hirugarren greba-eguna otsailaren 14an izango da.

ABB Ring Motors enpresa Trapagan dago, eraztun-motorrak diseinatzen eta ekoizten ditu, eta 120 langileko plantilla du. Plantilla horren %30 azpikontratatuak dira, eta greban daude, beren lan-baldintzak erregulatzearen alde.

Hitzarmenaren negoziazioetan ABB Ring Motors enpresaren zuzendaritzaren helburu bakarra lan-baldintzak prekarizatzea eta malgutzea da, eta horixe da langileen grebaren arrazoia, hain zuzen.

Enpresa batzordetik deitu diren greba-egunetako hirugarrena otsailaren 14a izango da. Zuzendaritzak ez ditu kontuan hartu nahi oso garrantzitsuak diren puntu batzuk, besteak beste, familia-kontziliazioa, eros-ahalmena berreskuratzea eta lanpostuen iraunkortasuna.

Egia esateko, multinazional horren diruzalekeria aseezina da, negoziazioan ez du lege-bermerik onartu nahi, eta prekarietatea eta azpikontratazioa hartu nahi ditu bere negozioaren ardatz.

Egoera honetan jarraituz gero, ABBko langile gehienek, greba-egunak jarraitu dituztenez, mobilizazioak areagotzeko asmoa dute.