TRAPAGARANGO UDALA

Greba abenduaren 2tik 5era

2024/11/29
Trapagarango Udalean ordezkaritza osoa duen ELAk greba deitu du abenduaren 2tik 5era. Hala iragarri zuten azaroaren 28an Udalbatzaren ondoren egindako elkarretaratzean. Langileek elkarretaratzeak egin dituzte aste honetan, Udalak enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuen edo lan-baldintzak hobetzeko negoziatzeko borondaterik ezaren inguruan duen jarrera salatzeko.

Langileek erosteko ahalmena berreskuratu eta bermatzea, behin-behinekotasuna murriztea eta lanpostuak betetzea aldarrikatzen dute, baita lan-baldintzak arautzen dituen akordio bat negoziatzea ere. Udalak, aldiz, kontrako norabideko neurriak iragarri ditu, hala nola soldatan murrizketak egitea. ELAk salatu du Trapagarango Udalak Akordio Arautzailean jasotako soldata-osagarria, Osagarri Pertsonal Iragankorra izenekoa, kendu nahi duela. Egoera aldatzen ez den bitartean, ELAk mobilizazioekin jarraituko du.