Greba Kbus Barakaldoko herri-autobusean

Barakaldoko Kbus-eko langileek aspalditik eskatu diete enpresa arduradunari eta Barakaldoko Udalari zerbitzua hobetzea. Horrekin batera lan-baldintzak hobetzea da ere eskatu diete, "Kbus zerbitzua sortu zenetik izozturik egon baitira, eta horren ondorioz urruti geratu direlako bidaiarien garraioko gainerako hiri-zerbitzuetako lan-baldintzetatik".
Lan-baldintzak eta zerbitzua hobetzeko puntuetako bat gidatzen ematen dituzten orduak murriztea da. Izan ere, 1.720 ordu pasatzen dituzte gidatzen urtean; Bizkaibus eta Bilbobus zerbitzuetan dituztenak baino 150 gehiago.
Gainera, kontratazioen arloko erreklamazioei jaramon egiteko eskatu dute. Lan-poltsa bat ere sortu behar da, behin-behineko langileei lanean jarraitzeko aukera emateko. Beharrezkoa da euren lan-baldintzak parekatzea beste hiri-garraioetan dituztenekin, Barakaldoko herritarrei zerbitzu hobea eskaini ahal izateko.