H&M Ballonti
Hastear da Portugaleteko zentroari eragingo dion Estatuko Enplegu Erregulazioko Espedientearen negoziazioa
ELAk iragarri du grebara deituko duela H&M Ballonti enpresan, Portugaleten (Bizkaia), enpresak Espainiako Estatu osoan egin nahi duen EEEa mantentzen badu. Irailaren 17rako deitutako negoziazio mahaian eztabaidatuko den EEEak 521 langileri eragin diezaieke, eta Euskal Herrian Portugeleteko Ballonti merkataritza guneko dendari eragingo lioke. Guztira,29 dira. Mahaiak 30 eguneko iraupena izango du eta eragindako zentroetako ordezkaritza sindikalaren arabera osatzuko da, beraz, honela osatuko da: UGT 6, CCOO 5, ELA 1, CIG 1.
Ez da lehen aldia, ordea, H&Mko langileentzat. Izan ere, Bizkaian, ia 60 eguneko grebaren ondoren, irteerak borondatezkoak izatea lortu zen, eta ez nahitaezkoak, konpainiak nahi zuen bezala.