Igande honetan CEL taldearen itxieraren aurka eta enpleguaren aldeko manifestazioa Zallan

Langileen Batzordearen agiria:
Joan zen ekainean, CEL taldeko Zuzendaritzak hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu zuen. Erabaki horrek agerian utzi du ez dagoela etorkizun-planik enpresa honetarako, ia 300 lanpostu biltzen dituen enpresa honetarako.
Azken hilabeteotan gertaerak bata bestearen atzetik joan dira; baina orain neurriak berehala hartu behar dira jarduera berriro abiarazteko lau lantokietan, aurten aurreikusita dagoen fakturazioa 67 milioi eurokoa baita.
CEL taldeak badu merkaturik; izatez, azken urteotan EBITDA positiboa lortu du, eta beraz Zuzendaritzak behar diren neurriak hartu behar ditu, harturiko konpromisoak betetzeko.
Hala ere, Zuzendaritzak orain arte hartu izan dituen erabakien ondorioz enpresa kinka larrian dago. Izan ere, lantegi bi geldirik daude, argindarraren eta lehengaien mozketak direla-eta.
Salatu beharrekoak dira bazkide nagusien uxaldiak, Eusko Jaurlaritzarena ere bai, zeinak orain dela gutxi arte akzioen %40 baitzuen. Ihes hori oso larritzat jotzen dugu, ez baitu horri buruz inolako informaziorik eman, eta 300 familia baino gehiago bertan behera utzi baititu.
Lantegi hori garrantzia handikoa da eskualdearen etorkizunerako, eta kezka larriak sortu dira Enkarterriko udaletan. Hainbat udaletako osoko bilkuretan kasua aztertu, eta mozioak onesten ari dira CEL Taldeko langileen alde, eta enpresaren industria-jardueraren alde.
Ondorioz, langileok areagotuko ditugu mobilizazioak, konponbide baten bila. Gonbidatzen zaitugu haietan parte hartzera.