ITP Aero Castingeko langile batzordeak kaleratzeak bertan behera uzteko eskatu dio zuzendaritzari

2021/05/06
IPT Aero Castingeko langileek prentsaurrekoa eskaini dute zuzendaritzari epaia bete dezan eskatzeko, eta, ondorioz, kaleratutako 87 langileak berriro ere har ditzan. Izan ere, zuzendaritzak adierazi du ez dagoela ados ebazpenarekin, eta uko egin dio kaleratutako langileak berriz hartzeari.

Langile batzordeak uste du zuzendaritzaren “mendeku-ekintza” bat dela, langileak ahultzeko egindakoa, eta zuzendaritzaren dimisioa eskatu du. Kaleratzeen eskaria irudikatzeko, langileek kaleratze gutunak erre dituzte.