BARAKALDOKO KIROLDEGIA

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio berriro ELAri eta gutxieneko zerbitzuak eten ditu

2024/12/10
Maiatzean hastiado grebak aurrera jarraituko du Emtesport enpresa azpikontratatuarekin akordioa lortu arte

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman du berriro ELA, Lan Ordezkaritzak abenduaren 1ean Barakaldoko kiroldegian ezarritako gutxieneko zerbitzuen aginduari buruzkoa. Gauzak horrela, igerilekuak itxita egongo dira grebaren ondorioz, azpikontratatutako Emtesport enpresarekin akordio bat lortu arte.

Kiroldegiko langileak graban daude maiatzaren 20tik, eta aldarrikapen nagusietako bat da soldatak Kirolaren Udal Institutuko langileen soldatekin parekatzea. Izan ere, funtzio berberak egiten dituzte, eta lantokia ere konpartitzen dute.

ELAk gogorarazi du gatazka konpontzeko gakoa enpresaren eta langileen artean negoziatzea dela, akordio bat lortzeko bidean.