Justiziak arrazoia eman dio ELAri, eta baliogabetzat jo du PREST enpresan aurkeztutako aldi baterako lan erregulazioa

2022/03/07
ELA sindikatuak pozik hartu du bere argudioak berretsi dituen epaia. PREST enpresak aurkeztutako alde baterako lan espedienteak 365 egunez 100 langileetatik hogeita hamarrei eragiten zien. Epaiak baliogabetzat jo du espedientea eta enpresa behartu du espedienteak eragiten dien pertsonei soldatak ordaintzera. Ortuellako PREST enpresa enplegu zentro berezia da, eta dibertsitate funtzionalen bat duten 100 pertsona inguruk egiten dute lan bertan.

Epaiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari, beraz, eta hitzez hitz dio enpresak “fede txarrez jokatu duela negoziazio prozesuan” eta ez duela onartu delegatuek sindikatuko arduradunaren laguntza jasotzea. Bestalde, ELA erabat desados dago CCOO sindikatuaren jarrerarekin, ez baitu bat egin ELAk aurkeztutako demandarekin, eta ez da epaiketara joan PREST langileen alde. Era berean, ELAk langileak zoriondu eta animatu nahi ditu borrokan jarrai dezaten, enpresak langile guztien lan eskubideak sistematikoki urratzen dituelako.