BEC SEGURTASUN PRIBATUA

Kontzentrazioa egin dute Estatuko hitzarmenaren aurka

Kontzentrazioa egin dute Estatuko hitzarmenaren aurka
Zerbitzua Alse Seguridad enpresari azpikontratatuta dago, eta Estatuko hitzarmena baliatzen du soldata txikiagoak aplikatzeko. Langileen aldarrikapen nagusiak dira KPIaren araberako soldata igoerak, lantokiko plusa edo lanaldi murrizketa, besteak beste.

BECeko segurtasunaren zaintzaileak, Alse Seguridad enpresak azpikontratatua, mobilizatzen hasi da Euskal Herriko errealitatearekin bat datozen lan baldintzak negoziatzeko, aplikatzen zaien segurtasun pribatuko estatuko hitzarmenetik urrun, azken horrek soldata baxuak aplikatzen dizkielako. Lehenengo ekintza erakustazokaren aurrean kontzentrazio egitea izan da. Honako hauek dira langileen aldarrikapen nagusiak: KPIaren araberako soldata igoerak, lantokiko plusa edo lanaldi murrizketa, besteak beste.

Gainera, Estatuko hitzarmenak ez du aukerarik ematen EAEn hitzarmen bat negoziatzeko, eta bertan funtsezko hobekuntzak jasoko lirateke, Espainiako Estatukoaz bestelako errealitate sindikal bat baitago.

Gauzak horrela, zentroz zentro borrokatzea erabaki dute.

Bizkaiko administrazio publikoaren mendeko zerbitzu gehienak kudeatzen dituen enpresa da Alse Seguridad.