MFS (TRAPAGARAN)

Langile guztiek bat egin dute greba mugagabearen lehen egunean

2025/04/09
Trapagaraneko MFS enpresako greba mugagabearen lehen egunak % 100eko jarraipena izan du, plantilla osatzen duten 106 pertsonek egin dute bat deialdiarekin.

 Urtarrilaren 27an, konkurtso-administratzaileak Enpresa Batzordeari jakinarazi zion plantilla osoarentzako enplegu-erregulazioko espedientea aurkezteko asmoa zuela. Enpresa-batzordea ELAko 6 ordezkarik eta LABeko 3 ordezkarik osatzen dute. Justifikaziorik gabeko erabaki horren aurrean, greba mugagabea hasi da gaur.

Plantillak antzeko egoera bizi izan zuen 2023an, enpresak EEE bat aurkeztu zuenean, eta, azkenean, enpresak erretiratu egin zuen, hainbat greba egun egin ondoren. ELAk argi du antolaketa eta borroka direla MFSko lanpostuak defendatzeko bide bakarra.