Bahía de Bizkaia Gas
Langileek Bilbon salatu dute sei hilabete daramatzatela hitzarmenik gabe

Bahía de Bizkaia Gas sozietateko langileek -gas natural likidotua birgasifikatzeko Biboko portuko enpresa-, kontzentrazioa egin du Bizkaia Plazan, Energiaren Euskal Erakundearen egoitzaren aurrean, duela sei urtetik lan hitzarmenik gabe daudela salatzeko, enpresak ez duelako akordiorik lortu nahi.
Enpresak -Eusko Jaurlaritzaren eta Enagasen menpekoa da eta EEEk % 50eko partaidetza du- irabaziak handitu ditu azken urteotan. Halere, ez ditu onartzen langileen eskaerak, alegia, txandako buruek zein langileek jasotzen duten txanda plusaren soldata igoera.