ArcelorMittal (Sestao)
Langileek lanuzteak hasi dituzte hitzarmenaren negoziazioa eskatzeko

Langileak hitzarmenik gabe daude 2022tik, eta enpresak are gehiago prekarizatu nahi ditu lan-baldintzak beste soldata-eskala bikoitz batekin. Horregatik langileek mobilizatzea erabaki dute. Lehen lanuztea ekainaren 6an izan zen. Ekainaren 7, 10, 11, 14, 15, 18, 19, 22 eta 23an ere lanuzteak egongo dira. Egoera konpondu ezean, uztailean beste 10 eguneko deialdia egingo da.
ArcelorMittal enpresako langileak aste honetan hasi dira enpresa batzordeak deitutako lanuzteak betetzen. Hitzarmena 2021eko abenduan erori zen, eta harrezkero hitzarmenik gabe daude.
Enpresaren proposamena da kontratazio berrietarako plus jakin batzuk kentzea. Hori bere garaian egin zuen, eta langileek demandatu zuten, eta, epaiak arrazoia eman zigun arren, enpresak ordaindu gabe jarraitzen du.
ELAko atal sindikalak ez du onartzen enpresak ezartzen duen diskriminazio hori, eta hitzarmen bat eskatzen du, aplikazio-bermeekin, KPItik gorako soldata-igoerekin, lanaldi-murrizketa eta prekarietatearen aurkako klausulak jasotzen dituen hitzarmena.