KBUS BARAKALDO

Langileek manifestazioa egin dute 27. greba egunean

2023/11/16
Bizkaiko beste garraio kolektiboetarako babesa jaso dute langileek. Barakaldoko Udalak neurririk hartu gabe jarraitzen du, eta gehiegizko gutxieneko zerbitzuak ezartzen.

Barakaldoko Udalari langileek eskatzen diote gatazka konpontzeko ahaleginak egin dezala, eta behar diren neurriak har ditzala lizitazio pleguei eta enpresei dagokienez. Barakaldoko Udaleko gobernu taldea da enpresa horren arduraduna.  Bada hori guztia salatzeko, manifestazioa ere egin dute gaur langileek, euren 27. greba egunean. Oraingoan, Bizkaibuseko, autopistetako, euskotreneko zein eskualdeko beste langileen babesa jaso dute.

2022ko abenduan hasi ziren langileen baldintzak arautzen dituen akordioa berritzeko negoziazioak. Hilabete horietan, TRANSTIA enpresak (Bilbobus eta Bizkaibuseko hainbat zerbitzu kudeatzen ditu) zalantzan jarri zuen aurreko akordioaren baliozkotasuna, eta aplikatzeari utziko ziola mehatxu egin zuen. Era berean, ez da aurrerapausorik eman plantillaren aldarrikapenei erantzuteko, eta etengabe adierazi da lizitazioa ez dela aski kostuei aurre egiteko, eta galerak daudela.

Hilabeteak igaro ahala, Udalak ebazteko ahalmenik ez duenez, inflexio puntu berri batean dago gatazka. Zerbitzua ustiatzen duen enpresak gutxieneko zerbitzuen berrantolaketa aldatuko duela adierazi du, bizilagunen kexak direla eta; zerbitzu batzuk besteen kalterako lehenetsiko dituenez, Eusko Jaurlaritzaren gutxieneko zerbitzuen agindua urratuz.