Lanuztea Bizkaiko DIA Supermerkatuetan

2018/04/13
Abenduan bi eguneko greba egin zuten langileek eta enpresak entzungor egin die euren eskakizunei. Apirilaren 13an beste greba egun bat egin dute Bizkaiko Dia Supermerkatuetako langileek. ELA eta LABek kaleratze bidegabeak, gehiegizko lan-kargak eta nurrigabeko malgutasuna salatu dute beste behin.