Lehen greba eguna arrakastatsua izan da Ortuellako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan

2022/06/28
Ortuellako (Bizkaia) Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan deitutako grebak erabateko jarraipena izan du. Guztira, 3 greba egun deitu dituzte beren lan-baldintzak eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko. Hurrengo grebak ekainaren 29an eta uztailaren 1ean izango dira. Lagunduz enpresari -zerbitzu horren esleipena duen enpresa pribatua- eta Ortuellako Udalari eskatu diete kolektiboak pairatzen duen prekaritateari aurre egitea.

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua zerbitzu publiko da eta erabat feminizatua eta azpikontratatuta dago. Mendeko pertsonak beren etxeetan zaintzeaz arduratzen dira langileak. Patronalak Probintzia Hitzarmenean duen itxitasuna ikusita, Ortuellako langileek beren Udalaren aurrean lan-baldintzak hobetuko dituen hitzarmen bat aldarrikatzea erabaki dute, zazpi urtez soldatak izoztuta eta inolako hobekuntzarik gabe egon ondoren. Zerbitzua Lagunduz enpresak dauka esleituta. Enpresa hori Probintzia Hitzarmenean negoziatzen duen patronalaren parte da.

Gaurko elkarretaratzean, Ortuellako pentsiodunen mugimenduaren babesa izan dute.