Manifestazioa Balmasedan, Udaleko Lanpostu Zerrenda berriak enplegua suntsituko duela salatzeko

2021/03/23
Balmasedan egindako manifestazio batean, Udaleko langileek uko egin diote Udalbatzak onartutako Lanpostu Zerrenda berriari, horrek egungo 16 lanpostu arriskuan jarriko dituelako eta beste askoren prekarizazioa eragingo duelako. Abenduaren 30ean CLI eta EH Bilduren aldeko botoekin eta EAJren aurkako botoekin onartutako Lanpostu Zerrenda berrian lanpostu batzuk desagertu egin dira, eta horrek langileak zuzenean kaleratzea dakar. Era berean, arlo garrantzitsuak desagertu dira, besteak beste, immigrazioa eta berdintasuna eta Liburutegiko eta Historia Museoko zerbitzuak. ELAk atzera egitea eskatu dio gobernu-taldeari eta bigarren greba eguna ditu du martxoaren 25erako.