INGETEAM (Ortuella)

Mobilizazioak hasi dituzte hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa salatzeko

2025/05/29
ELAko 9 ordezkarik osatzen dute enpresa batzordea. Mobilizazioak areagotu litezke enpresak ez badu atzera egiten.

Ortuellako INGETEAMeko langileek mobilizazioak hasi dituzte, hitzarmen kolektiboaren negoziazioaren blokeoaren aurrean. Aurrerapauso nabarmenik eman gabe hainbat bilera egin ostean, langileek elkarretaratzea egin dute lantokiaren atarian, zuzendaritzaren jarrera immobilista salatzeko protesta gisa.

Enpresak irabazi handiak pilatu ditu azken urteetan, baina oraindik ez die erantzun ELAk oinarrizkotzat eta erabat justifikatutzat jotzen dituen aldarrikapenei. Eskaera nagusien artean hauek daude:

  • KPItik gorako soldata igoerak.
  • Lanaldia murrizketa.
  • Hobekuntzak lan-baldintzetan eta kontziliazioan.
  • Eta funtsezko puntu bat: enpresak ezin duela inolako aldaketarik aplikatu aldebakarrez.