Ortuellako Udalak azpikontratatutako lorezainek greba hasi dute hitzarmen propioaren alde

Ortuellako Udalak azpikontratatutako lorezainek greba hasi dute hitzarmen propioaren alde
Ortuellan zerbitzua ematen duten lorazainek, Udalak Elai Serbitzuak (Ansareo) enpresari azpikontratatuta, greba hasi dute hitzarmen propioa lortzeko. Langileek -lorezaintzako estatuko hitzarmena aplikatzen zaie- abendutik daramate harremanetan udalarekin eta enpresarekin, baldintza duinak bermatuko dituen eta estatuko hitzarmena atzean utziko duen hitzarmen propioa lortzeko. Bere lan-baldintzak Bizkaiko beste udalerri batzuetako sektore bereko beste langileek dituztenekin parekatu nahi dituzte.

Greba hasi eta ordu gutxira -aurreabisua duela hamar egun baino gehiago egin zen-, langileek proposamen bat jaso zuten udalaren eta enpresaren aldetik, gatazka konpontze aldera. Proposamena aztertzen ari dira, baina elkarrizketarako eta akordiorako atea ireki dela azpimarratu dute.