Petronorreko kontratetako langile gehienek bat egin dute grebaren lehen egunarekin

2022/02/24
Petronorreko kontratetako enpresa-batzordeek positibotzat jo dute otsailaren 24rako deitutako lehen greba-eguna. Langileak ez dira lanean hasi, eta Petronorren programatutako geldialdia gelditu da. Horrek berretsi egiten du Petronorren kontratek eskatzen dutena: haiek gabe, Petronorrek ez du funtzionatzen.

Petronorreko kontratek pairatzen duten lan-prekarietatea salatu dute. Langile horiek baldintza duinen alde borrokatzea erabaki dute. Bestalde, kontrata horien ordezkari sindikalek salatu nahi dute enpresa kontratistek eta Petronorrek grebarako oinarrizko eskubidea urratzen dutela, eta ez dute baztertzen jarduera judizialak egitea.