Petronorreko langileek grebari eutsiko diote, enpleguaren alde

2021/07/02
Petronorreko langileek mobilizazioekin eta greba egunekin jarraituko dute hiruhileko honetan, adostutako akordioak bete daitezela eta zuzendaritzak ezarritako Lan-erregulazioko Espedientea (EEE) bertan behera uztea eskatzeko.

 

Petronorreko langileen batzarrak ELAk borrokan jarraitzeko egindako proposamena babestu du.

Sindikatuak Lan Ikuskaritzari inplikazio falta leporatu dio, eta gogorarazi du oraindik ez duela adierazpenik egin apirilean aparteko ordu gehiegi egiteagatik jarritako salaketaren inguruan.