EZKERRALDEA MARTXAN

Prekaritatearen, murrizketa sozialen eta gastu militarren aurkako martxa Ezkerraldean

2023/06/12
Hainbat erakundek, tartean ELAk, martxa bat antolatu dute ekainaren 17rako Ezkerraldean. Martxa 12:00etan irtengo da Sestaoko Kasko plazatik. Helburua da baliabide publikoak eta zaintza duinak eskatzea Ezkerraldean milaka pertsonak pairatzen duten prekarietate egoera arintzeko.

Hau da irakurri den agiri bateratua:

Baliabide publikoak eta zaintza duinak

Jendarte eta zaintza sistema erabat bidegabe eta jasangaitzean bizi gara. Baliabide publikoen pribatizazioak. murrizketa etengabeek. lan eta bizi-baldintzen prekarizazioak .. jasaten ditugu etengabe, gutxi batzuek aberastasuna pilatzen jarraitzen duten bitartean. Ezkerraldean ikasi. lan. eta. batez ere. Bizitzeko gutxieneko baldintza duinak izatea eragozten digute.

Erosketa-saskia % 29 garestitu da. eta Euriborraren zifrek zenbaki historiko maximoak gainditzeko mehatxua bertan daga. Gero eta hedatuago daude sołdata baxuak. langabezia. prekarietatea edo etxebizitza lortzeko zailtasunak; pobretze orokortuaren fase berri batean murgilduta gaude.

Ezkerraldean bizi eta lan egiten dugunok jasaten ditugu ondorioak: prekarietatera eta pobreziara kondenatzen gaituzte. Administrazioak eusten dion pobreziaren kriminalizazioak eragiten dituen estigmatizazioa. bazterketa eta marjinazioa jasateaz gain. desberdintasun-arrakala sakondu eta areagotzen du. Bereziki emakumeak kolpatuz.

Zaintzekin negozioa egiten jarraitzen da. Erakunde eta administrazio publikoak morez mozorrotzen diren bitartean. atzetik erreprimitu. eraso eta lan-baldintzak hobetzeari uko egiten diote. Atzerritartasun legea indargabetzea eskatzen dugu pertsona migratuen bortxazko esplotazio eta irregulartasunarekin amaitzeko.

Testuinguru honetan. mobilizazioa ezinbestekoa da. Ezkerraldean borroka da bidea. Baliabide publikoen pribatizazioarekin eta espoliazioarekin amaitzeko mobilizatzen gara. Mobilizatzen gara pertsona guztientzako lan-. soldata- eta bizi-baldintza duinak eskatzeko. baita pentsio duinak. etxebizitzarako eskubidea. Kalitatezko osasun-sistema publikoa eta zaintza-sistema publiko eta komunitarioa lortzeko ere.

Horregatik guztiagatik. gogora ekarri nahi dugu joan den martxoaren 8an Euskal Herriko mugimendu feministak 2023ko udazkenerako iragarri duen greba feminista orokorra. Bat egineta parte hartzeko deia luzatzen dugu.