PREST Zerbitzuak (Ortuella) enpresak plantillaren zati bati ezarritako ABEEa inpugnatuko du ELAk

2021/12/14
Ortuellako (Bizkaia) Prest Zerbitzuak enpresako plantillaren zati bati ezarritako ERTEa inpugnatuko du ELAk. Erantzukizun sozialeko enplegu zentro berezia da, eta sindikatuak ziurtatu du Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan (SEPE) ez dagoela Enplegu Erregulaziorako Espedienteari buruzko informaziorik. Hala ere, dagoeneko soldata jasotzeari utzi diote 32 langilek.

Prozedura irregulartasunez beteta egon da: sindikatuko liberatuei ez zaie uzten kontsulta aldiko bileretara joaten, enpresaren ustezko egoera justifikatzeko dokumentu bakarra helbide elektroniko bat izan da, sindiaktuei ez zaie informazio osagarririk ematen, ez dira bete legeak ezarritako epeak...

Era berean, ELAk salatu du jardunbide desegokiak ohikoak direla Prest enpresan, eta prekarietatea gero eta handiagoa da. Ondorioz, enpresak bost salaketa ditu jada Lan Ikuskaritzan, langile batzordeari ere kontuei edo lan kontratuei buruzko informazioa ukatu zaio, enpresak batzordearen gutunak zabaldu ditu baimenik gabe, eta ez die enpresan bilerak egiten uzten. Hori gutxi ez, eta fitxatzeko gailurik gabe egoteaz gain, nominetatik dirua kentzen diete justifikaziorik gabe.

Gauzak horrela, sindikatuak mobilizazioak iragarri ditu langileen eskubideen alde.