lan heriotza
Sestaon istripua izan zuen 29 urteko langilea hil da
Hil egin da maiatzaren 16an Sestaoko etxebizitza batzuetan iturgin lanetan ari zela altuera batetik erori zen langilea. Maiatzaren 30ean hil da zauri larrien ondorioz. 29 urte zituen eta Sirkus Sistema de Tiendas SL enpresak azpikontratatu zuen. Era berean, Sirkus enpresa Leroy Merlinek azpikontratatuta zuen. 2024an jada 27 behargin hil dira lan istripu baten ondorioz; horietatik 3 autonomoak ziren. Bizkaian sei behargin hil dira lan istripuengatik.ELAk elkarretaratzea deituko du datozen egunotan Sestaon lan heriotza salatzeko.
ELAk salatu du azpikontratazioak prebentzioa eta segurtasuna kaltetzen dituela, enpresen etekin ekonomikoen mesedetan. Sindikatuak aiderazi du autonomoen sektoreak prekaritate handiarekin lan egiten duela, etengabeko azpikontraten itzaletan, prebentzio neurri oso eskasekin.
“Segurtasun politikak goitik behera aldatu ezean, ez dago zifra horiek iraultzerik. Borondate politikoa behar da eta diruaren gainetik lehenetsi pertsonen osasuna eta bizitza”, kexu da sindikatua.