BARAKALDO KIROLDEGIA
Sorosle kopuruari buruzko irizpidea aldatzeko erabakiaren atzean greba oztopatzeko interesak ezkutatzen dira
2024/10/08

Barakaldo Kirolak-ek udal igerilekuetako jardueretan behar diren sorosle kopuruari buruzko irizpidea aldatzea erabaki du. Urria baino lehen, sailak sorosle bat zuen ezarrita monitore bakoitzeko, baina urritik aurrera arau hori aldatu egin da. Barakaldoko Udalak azpikontratatutako Emtesport enpresako langileek greban jarraitzen dute maiatzetik, lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen propio bat lortzeko. Enpresa, Barakaldoko Udala eta Barakaldo Kirolak negoziatzeari uko egiten diote.
ELA ez dator bat erabiltzaileen osasunari eta segurtasunari zuzenean eragiten dien erabaki horrekin, eta atzen dauden arrazoien arten grebarako eskubidea urratzea baino ez du ikusten.
Maiatzean greba hasi zenetik, ELAk ez du negoziazioak hasteko erantzunik jaso Emtesporten, Barakaldoko Udalaren ez Barakaldo Kirolaken partetik. Emtesporteko langileen aldarrikapen nagusia soldatak Udal Kirol Erakundeko langileekin parekatzea da, funtzio berberak betetzen baitituzte udal igerilekuetan.
ELAk gatazkan parte hartzen duten aldeei exijitzen die erantzukizuna har ditzatela eta negoziatzen has daitezela, greba hainbat bidetatik boikotatzen saiatu beharrean.