Zallako Gure Esku Dagok bultzatutako galdeketari babesa ematen dio ELAk

Azaroak 18an, Zallako Gure Esku Dago batzordeak erabakitzeko eskubideari buruzko kontsulta egingo du. Ezkerraldea-Kadagua eskualdeko militanteei eta Zallako herritarrei galdeketan parte hartu eta bozkatzera dei egin nahi die ELAk.
Zallako Gure Esku Dago-ren batzordeak bultzatuta, honako galderarekin galdeketa egingo da azaroaren 18an: “Nahi duzu euskal herritarrok burujabea izatea gure etorkizun politiko, ekonomiko, sozial eta kulturala erabakitzeko?”.
ELA kontsulta honetako mobilizazioak eta ekitaldiak izatearen eta erabakitzeko eskubidearen alde dago, pedagogia politika eta herritarren boterentzat aurrera jarraitzea suposatzen duelako. Horretaz gain, gure militantziak asko eman ahal duen guneak direlako.
Horregatik, Ezkerraldea-Kadagua eskualdeak gure militantzia aktiboa izatea eta honelako ekitaldietan parte hartzea positiboki baloratzen du, eta Zallako herritarrak kontsulta honetan parte hartu eta botoa ematera animatzen zaituzte.