KBUS (barakaldo)

Zortzi greba egun gehiago

2023/09/28
Zerbitzua kudeatzen duen enpresak uko egiten dio plantillaren baldintzak hobetzeari, argudiatuz Udalak ez diola tarterik uzten.

Barakaldoko Kbus-eko langileek zortzi greba egun gehiago egingo dituzte urrian (3,5,11,17,19,23,25 eta 27an) hitzarmen berri baten alde, 2022.ko urte amaieratik daude hitzarmenik gabe. Lan baldintzak hobetzea eta sektoreko beste enpresa batzuekin parekatzeko, beharrezkoa da KPIaren gainetik dauden soldata igoerak bermatzea. Barakaldoko autobus zerbitzua kudeatzen duen enpresak uko egiten dio lan baldintzak hobeteari eta Udalak tarterik ez diola uzten argudiatzen du.

Aurrerapenik egon ezean, langileek argi dute urrats gehiago emateko prest daudela. Zerbitzu publikoa pribatizatzeko ahaleginen aurrean, borrokan jarraituko dute herritarrei zerbitzu duina eskaini ahal izateko.