2020ko urtarrilaren 30eko greba orokorraren harira atxilotutako lagun bat epaituko dute Gasteizen ekainaren 2an

2021/06/01
Ekainaren 2an pertsona bat epaituko dute Gasteizen, 2020ko urtarrilaren 30ean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako greba orokorraren harira. Lagun hori ez zuten identifikatu, ezta atxilotu ere egun horretan, baino 18 hilabeteko kartzela-zigorra eta kalte-ordaina eskatzen diote. Atxilotutako lagunari elkartasuna adierazteko Euskal Herriko Eskubide Sozialen aldeko Kartak pertsona horren absoluzioa eskatzen du, eta irmoki salatzen du errepresioa eta askatasun politikoen aurkako epaiketa honek dakarren eraso larria.

Epaiketa 09:30tan izango da, Justizia Jauregian. Hori dela-eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta elkarretaratzea egingo da bertan.