Aernnova Aeroestructuras Alavako kaleratzeei ez

Enpresa Batzordeak ere elkartasuna adierazten die egoera berean dauden enpresa txiki laguntzaileetako eta azpikontratazio aeronautikoetako langileei. Aeronautika sektoreko enpresek badakite Covid-19ko krisiak eragindako eskarien jaitsiera guztiz koiunturala dela, eta, ondorioz, epe laburrean gaindituko dutela.
Erabat onartezina da gizarte osoa pairatzen ari den egoera larri hau langileen zati bat kaleratzeko baliatzea. Aeronautika sektorea guztiz estrategikoa da herrialdearentzat. Beraz, Enpresa Batzordeak administrazio publiko guztien irtenbideak bilatzeko inplikazioa eskatzen du. Kaleratzeak baldin badira sektoreko patronalek mahai gainean jarriko dituzten proposamen bakarrak, Enpresa Batzordeak nabarmendu du aurrez aurre izango dituztela langileak eta Aernnova Aeroestructuras Alava enpresako batzordea.