Aernnovak eta Alestiseko langileek inplikazioa eskatu diote Lakuari sektore aeronautikoan kaleratzeak eman ez daitezen

2020/10/26
Eusko Jaurlaritzarekin bilera egiten ari ziren bitartean, Aernnova eta Alestis lantegietako langileek elkarretaratzea egin dute Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzaren kanpoaldean. Gainera, bihar eta ostegunean 24 orduko greba deitu dute Alestis lantegian.

Ioritz Iglesias Arabako industria eta eraikuntza federazioko arduradunaren ustez, Eusko Jaurlaritzak sektore estrategiko horretan inplikatu behar du eta ez da ezer egiten ari, ez du inolako konpromiso zehatzik hartu Aernnovako eta Alestiseko lantegietan kaleratzeak saihesteko.