Aernnovako 82 langile kaleratuek gutunak erre dituzte

2021/02/01
Urtarrileko bederatzi greba egunen ostean, Berantevillako Aernnovako 82 langile kalean geratu dira gaur. Kaleratze-gutunak erre eta kaleratzeen aurkako urrats gehiago iragarri dituzte. "Argi eta garbi geratu da enpresak ez duela kontuan hartu batzordeak aurkeztutako alternatiba ez traumatiko bakar bat ere.

Aernnova "arabar guztion diru publikoaz baliatu den enpresa" dela kritikatu dute. "Hala ere, kaleratzeekin aurrera egin du, etekin izugarriak izaten jarraitzeko eta lanpostuei eusteko konpromisorik izan gabe". Ildo horretan, "erakundeen inplikazio falta" salatu dute.