"Aernnovako EREa iruzurra izan zen"

2021/09/13
Aernnovako Enpresa Batzordeak salatzen duenez zuzendaritzaren erabakiak –iraileko eta urriko aldi-baterako enplegu-erregulazioko espediente (ERTE) guztiak baliogabetzea– agerian uzten du otsailean 82 langile kaleratu zituen enplegu-erregulazioko espedientea (ERE) iruzurra izan zela. ELAren iritziz, egungo lan-kargak agerian uzten du enpresaren krisia koiunturala zela, Covid-19k sortua, eta ez egiturazkoa. Hori dela eta, ELAk uste du beharrezkoa dela EREaren ondorioz kaleratutako pertsona guztiak berriro onartzea.

ELAren ustez, plantilla murrizteko borondatea osasun- eta ekonomia-krisi honetan oinarritzerik ez duten gaiei erantzuten die. Kaleratzeko borondatea agertu zutenean salatu genuen bezala, Aernnova 2015ean egin nahi zuen plantilla-murrizketa egiten ari da. Horretarako, koronabirusaren aitzakia aurkitu du, administrazioen onespenarekin. Testuinguru horretan, ELAk enpleguaren alde mobilizatzen jarraituko du.