Aguraingo DHL logistikako grebalariek manifestazioa egin dute Gasteizen

DHL-Aguraingo enpresa batzordearen eta langileen oinarrizko eskakizunak hauek dira: lanaldia murriztea; soldata-igoerak KPIari lotzea; soldata-eskala bikoitza ezabatzea; eta kontratu mugagabeak egitea. Hori horrela, lan berdinak egiten dituzten langile batzuek 3.000 euro gutxiago kobratzen dute behin-behinekoak izateagatik edo hitzarmena sinatu ostean plantillan sartzeagatik.
Bestalde, enpresako zuzendaritza behin-behineko kontratuez eta Aldi Baterako Laneko Enpresez (ABLE) baliatzen da iruzurra egiteko; hala egiaztatu eta jaso zuen Lan Ikuskaritzak txosten batean, eta isuna jarri zion enpresari arrazoi horregatik. Uztailaren 2an izandako bileran, zuzendaritzak Aldi Baterako Laneko Enpresez bitartez 17 bihargin gehiago kontratatzeko amoaren berri eman zien langileen batzordeari.